Elkarlanerako hitzarmena sinatu dute Orioko Udalak eta Berdin-Berdinak elkarteak

Karkara 2019ko aza. 17a, 10:30

Hitzarmenaren arabera, kirol inklusiboko elkartea diruz lagunduko du Udalak, urteko ekintzak finantzatzeko. 

Azaroaren 15ean, ostiralean sinatu zuten hitzarmena Anuska Esnal alkateak eta Berdin-Berdinak elkarteko presidente Miren Salsamendik. Beraiez gain, bertan izan ziren Jose Angel Iparragirre Kirol batzordearen burua, Ana Priede PSEko zinegotzia eta Berdin-Berdinak elkarteko zuzendaritza-taldeko Jabier Zabaleta. 

Sinatu duten hitzarmenaren arabera, Udalak 13.946 euro emango dizkio kirol inklusiboko elkarteari 2019an, bere urteko ekintzak finantzatzeko. Urtebetekoa izango da sinatutakoa, baina urtez urte luzatzeko aukera izango dute 2023ko abenduaren 31 arte; hau da, gehienez, lau urtez. 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!