Astelehenean San Nikolas jaiak aurkeztuko dituzte Kultur Etxean

Karkara 2019ko aza. 17a, 12:00

Osatu duten lau eguneko egitaraua aurkezteaz gain, herriko lanak direla eta jaietan izango diren aldaketen berri emango du Festa Batzordeak. 

San Nikolas jaiak gainean ditugu, aurten, lau eguneko festak ospatuko dira herrian. Abenduaren 5ean, ostegunarekin, Pello eta Nikolasa erraldoiekin eta buruhandiekin batera kalejiran emango diote hasiera jaiari, ohiko txupinazoarekin batera. Hilaren 8an amaituko dira, igandean.

Horrela, datorren astelehenean, azaroak 18, San Nikolas jaien aurkezpena egingo du Festa Batzordeak Kultur Etxean.

Lau egunak ospatzeko osatu duten egitarauaren aurkezpena egingo dute eta aurten herrian ditugun lanen ondorioz, jaietan izango diren aldaketak azalduko dituzte. 

Aurkezpena irekia izango da bertaratu nahi duten herritar guztientzat, arratsaldeko 18:30etik aurrera. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!