Sanikolasetako 3x3 saskibaloi txapelketan izena eman daiteke

Karkara 2019ko aza. 20a, 10:30

Txapelketan parte hartu nahi duten haur eta gaztetxoek, zast.eus webgunean edo Karela kiroldegian eman dezakete izena, abenduaren 4a baino lehen.

Aurten ere, sanikolasetako 3x3 txapelketa antolatu du Orioko Herri Ikastolak, ZASTen laguntzarekin eta Orioko Udalaren babesarekin. Ohiturari jarraituz, txapelketa herrikoia izango da, eta eskualdeko saskibaloi jokalariak parte hartzera deitu dituzte. 

3x3 txapelketa. abenduaren 7an izango da, 09:00etan hasita, eta goiz partean jokatuko da. Antolatzaileek gogoratu talde kopurua mugatua izango dela, eta hurrengo kategorietako haurrek eta gaztetxoek parte hartu dezakete.

- Preminibasket: LH3 eta LH 4 (18 talde gehienez)
- Minibasket: LH5 eta LH6 (18 talde gehienez)
- Infantilak: DBH1 eta DBH2 (12 talde gehienez)
- Kadeteak: DBH 3 eta DBH4 (12 talde gehienez)

Txapelketan parte hartu nahi dutenek, zast.eus webgunean edo Karela kiroldegian eman dezakete izena, abenduaren 4a baino lehen. Inskripzioaren prezioa jokalariko 5 eurokoa izango da, eta antolatzaileek zehaztu dute, gehienez 5 jokalariz osatutako taldeak egin daitezkeela. Parte hartzaile guztiek kamiseta jasoko dute opari, eta bestelako sariak ere izango dira.

Ordainketa egiteko, hurrengo kontu korronte zenbakian sartu behar da dirua: 2095 5176 87 1064181265. Ereferentzian, 3x3 ORIO eta taldearen izena idatzi behar dira. Adibidez, 3x3 ORIO - Ipotx hegalariak

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!