‘Dispertsioff’ herri ekimena izango da asteburuan

Karkara 2019ko aza. 20a, 11:30

Dispertsio politika salatu eta presoen eskubideen aldeko aldarria gizarteratzea. Horixe du helburu Dispertsioff larunbatean bosgarrenez egingo den presoen aldeko herri ekimenak.

Azaroaren 23an, larunbatean, Dispertsioff dispertsioaren aurkako eta presoen eskubideen aldeko herri ekimena ospatuko da Orion. Egun osoko egitarau zabala prestatu dute antolatzaileek.

EGITARAUA:

Azaroak 23, larunbata.

10:00. Mendi martxa Usurbildik Oriora. "Xua gurasoekin etxera". (Bordatxo errotondatik irtengo dira 9:30ean oinez doazenak, 10:30ean, korrika eta  11:00etan txirrinaz.

12:00. Mendi martxari ongi etorria. Lekuko aldaketa autopista azpian. Ondoren, ekitaldia ikastolako plazan.

14:30. Herri bazkaria Etxeluze Gaztetxean, musikaz girotuta. (Babarrun jana, aukera beganoa ere egongo da).

20:30. Kontzertuak. Rodeo (Zestua), Kaskezur (Elizondo), Arrotzak (Donostia), Hart (Azpeitia), Tropical Ice land

02:00. DJ-ak goizaldera arte.

Sarrerak salgai daude, jada, Gabon, Aterpe eta K2 tabernatan. Bazkarirako sarrerak 20 euro balio ditu (5 euro haurrak). Kontzertuetarako sarrerak 8 euro. Bazkarirako eta kontzertuetarako sarrera batera erosita, 25 euro. 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!