"Sexualitatea jaiotzen garenean hasi eta hiltzean bukatzen da"

Ainhoa Larretxea Agirre-Berria 2019ko aza. 21a, 13:10

Nerabeek dituzten jarrerak gizartearen "ispilu" dira, Goibururen hitzetan. Jarrerak aldatzea zaila dela uste du, eta esperientziak ardatz hartuta egindako lanketen bidez egin beharko litzatekeela.

Datorren astelehenean da Azaroaren 25a, Indarkeria Matxistaren Aurkako eguna. Egun hori kari, herenegun Iruñeko Katakraken izan zen Eider Goiburu psikologo eta sexu hezkuntzako hezitzailea (Orio, Gipuzkoa, 1980), Bortizkeria Sexistaren Kontrako plataformak gonbidatuta. Nerabeen arteko genero indarkeriaz hitz egin zuen bertan.

Indarkeria matxista nerabezaroan bertze adin batzuetan baino nabarmenagoa da?

Ez nuke esango nabarmenagoa dela, baina, bai berezitasun batzuk dituela; indarkeria ez da berdina izaten nerabezaroan edo helduak garenean. Esku hartzearen eta prebentzioaren ikuspuntutik, oso garrantzitsua da ikustea zein diren nerabeen ezaugarriak eta nerabeen erlazionatzeko moduak, eta hortik egitea esku hartzea.

Zergatik?

Nerabezaroan eta nerabezaroaren hasieran, identitate sexuala eta harremanak eraikitzen ari dira. Oso momentu garrantzitsua da esku hartzeko. Gero, helduak garenean, identitatea oso sortua dago, eta, orduan, esku hartzea eta jarrera batzuk aldatzea askoz zailagoa da.

Nola aldatu daitezke jarrerak?

Ez da kontu erraza. Oso lotuta daude arau sozialekin eta emozioekin. Emozio lanketa bat egiteak lanketa sakonagoa eskatzen du: esperientziekin lotutako lanketa egiten da, eta ez hainbeste hausnarketa arrazionalekin lotutakoa.

Irakurri elkarrizketa osorik, Berria-n

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!