Ohiko udalbatzarra egingo dute ostegunean, Orion

Karkara 2019ko aza. 26a, 16:33

Ohiko udalbatzarra udaletxeko areto nagusian izango da, eta 20:00etan hasiko da.

Hurrengo gaiak aztertuko dituzte udalbatzarrean:

1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren 2019ko urriaren 31ko ohiko bilkurako aktaren zirriborroa.

2.- Onartzea, egoki bada, Udal Aurrekontu Propioaren 7/2019 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditua transferitzeko modalitatean.

3.- Onartzea, egoki bada, Udal Aurrekontu Propioaren 8/2019 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditu gehigarrien modalitatean.

4.- Baliogabetu eta bertan behera uztea, egoki bada, 1/2019 zenbakidun konpromiso-kredituen espedientea.

5.- Onartzea, egoki bada, 2/2019 zenbakidun konpromiso-kredituen espedientea.

6.- Onartzea, egoki bada, Orioko Udalaren 2020ko aurrekontu orokorra eta aurrekontuaren exekuzioari buruzko udal-araua.

7.- Onartzea, egoki bada, Udalaren 2020rako plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda.

8.- Onartzea, egoki bada, honako bi finka urbanoak besterentzeko adjudikazioa: Orioko 3. Hirigintza-jarduerako eremuko (AIU3) –Hondartza– UE3.2 exekuzio-unitateko birpartzelazio-proiektuaren emaitzaren finken zerrendako 2B2 eta 2B3 erreferentziadun finka urbanoak.

9.- Onartzea, egoki bada, lankidetza hitzarmena, Eusko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren eta Orioko Udalaren artean izenpetu beharrekoa. Gaia: Alokairuko babes ofizialeko etxebizitzen sustapena Orioko udalerrian, “Munto” izeneko 8. sektorean.

10.- Atxikitzea, egoki bada, Gipuzkoako Lurralde Historikoko haur eta gazteen sustapenerako erakundearteko sareari, Gaztematikari.

11.- Eskariak eta galderak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!