"Jendearen bihotzean atximur egitea da nire kontzertuen helburua"

Karkara 2019ko abe. 4a, 10:40
'Orion zuzenean' diskoa oinarri, zuzeneko kontzertuak ematen hasiko da gaur Olatz Zugasti abeslaria, Bilbon. Horren harira, elkarrizketa egin diote gaur 'Berria' egunkarian.

Olatz Zugasti abeslariak (Hernani, Gipuzkoa, 1965) bost bakarkako lan plazaratu eta gero, lehenengo zuzeneko diskoa kaleratu du. Orion zuzeneandu izena, eta ibilbidean egin dituen hainbat kantu biltzen ditu. Gaur, Bilboko BBK aretoan emango du zuzenekoaren lehen kontzertua. Bihar, Hernanin izango da, jaioterrian.

Zuzeneko disko bat zuzenean emango duzu. Nola egingo duzu?
Zuzenean eman nuen kontzertu bat disko bihurtu eta berriz zuzenean ematean, zuzeneko kontzertu bat planteatzen duzu: diskoan entzun daitezkeen kantuak oinarri dituen kontzertu bat. Hala eta guztiz ere, baduzu diskoan agertzen ez den beste kanturen bat edo bertsioren bat egiteko askatasuna.

Modu berezi batean prestatzen duzu zuzeneko hori?
Beste edozein diskoren bira izango balitz bezala prestatzen dut hau ere. Egia esan, energia handia eskatzen du zuzeneko bat antolatzeak. Hala ere, disko hau ustekabean bezala etorri da, eta bilduma baten pare planteatzen dut.

Bilbon emango duzu lehenengo kontzertua. Gogotsu zaude?
Bilbotik abiatuko da nire ibilbidea: diskoa aurkeztu ondoren emango dudan lehen kontzertua izango da. Urduritasun apur bat dago; izan ere, dena ongi ateratzea nahi dut.

Bihar Hernanin arituko zara, zure jaioterrian. Berezia izango da?
Pozik joango naiz, baina espero dut aurreko kontzertuan baino lasaiago egotea, deskantsatuago joatea. Joan den aldian kontzertu sorta baten azkenengoa izan zen, neke apur bat nuen, eta tristura sentitu nuen, ez nuelako behar bezala dastatzeko aukerarik izan. Jendeak oso ongi egin duzula esaten dizu, baina, egia esan, kontzertua dastatzeko gogoz gelditu nintzen. Oraingo honetan, bigarren aldia izango da Hernanin, eta horrela izatea espero dut.

Jarraitu irakurtzen berria.eus webgunean

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!