Banatu dituzte Euskaraz Gazte literatur sariak

Karkara 2019ko abe. 4a, 14:30
(Orioko Udala)

Ohi bezala, ipuinen atalean zein olerki edo bertsoen atalean izan ziren sarituak. Epaimahaiaren arabera, azpimarratzekoa izan da aurtengo parte hartzea, baita aurkeztutako lanen "kalitate ona" ere.

Atzo, Euskararen Eguna, Euskaraz Gazte literatur lehiaketako sariak banatu zituzten Orioko kultur etxean. Epaimahaiaren arabera, aurten "aspaldiko oparoena" izan da parte hartzea, eta gainera, "kalitatez ona" izan dela ere nabarmendu dute. Hala, "saritzeko moduko lanak saritu gabe" geratu direla adierazi dute.

Orain artean bezala, batetik, epaimahaiak hiru lan onenak saritu ditu ipuinen atalean zein bertso edo olerkien atalean. Bestetik, baina, bi accesit banatu ditu atal bakoitzean.

Hona hemen Euskaraz Gazte lehiaketako aurtengo irabazleak:

  • Ipuinen atala:
    • 1. saria: Kofradia. Iñigo Gaiton
    • 2. saria: Ibai, Itxaso eta olagarroa. Iñaki Iturain
    • 3. saria: Eskolako bidea. Ane Etxabe
    • Accesitak: Jota Leiho izkinan eseri zen. Libe Larrarte, eta Ipuin motza. Iona Rekarte
  • Olerki edo bertsoen atala:
    • 1. saria: Prefosta, lagün! Garazi Urretabizkaia
    • 2. saria: Horiya. Xabier Sukia
    • 3. saria: Kofradiari. Mikel Iruretagoiena
    • Accesitak: Eta bazoaz, ttipi ttapa. Josu Galdos, eta Maitasuna eta pazientzia. Rosi Lazkano

Orioko Udaleko ordezkariak, epaimahaiko kideak zein sarituak elkartu ziren atzoko ekitaldian. Aurten, Eli Manterolak (KARKARAren izenean), Eli Lasa Aiako Udaleko Kultur teknikariak eta Jabi Zabaleta Orioko Udaleko Euskara Zerbitzuko teknikariak osatu dute epaimahaia.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!