III. Kamel Ziani Krosa jokatuko da, ostiralean, San Nikolas egunean

Karkara 2019ko abe. 5a, 13:55

Benjamin mailako parte hartzaileek egunean bertan eman beharko dute izena, 10:00ak baino lehen.

Kamel Ziani Krosa antolatu dute San Nikolas egunerako, eta benjamin, alebin eta infantil mailako korrikalariek parte hartuko dute. Ohitura jarraituz, Muntoko pasealekuaren ondoko berdegunean izango da, Mendibeltz zelaiaren parean.

EGITARAUA

- 10:30. Infantil mailako neskak (1500 metro)
- 10:55. Infantil mailako mutilak (2000 metro)
- 11:15. Alebin mailako neskak (1200 metro)
- 10:30. Alebin mailako mutilak (1200 metro)
- 11:45. Benjamien mailako neskak (600 metro)
- 12:00. Benjamin mailako mutilak (600 metro)
- 12:30. Sari banaketa

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!