Orioko Mintzalagun taldearen eskutik lehertu da festa

Karkara 2019ko abe. 5a, 19:35

Euskaltegiko mintzalagun taldeak bota du txupina, Kultur Etxeko balkoitik. Kalejiran iritsi dira bertara haur eta gurasoak, Pello eta Nikolasa erraldoiekin eta buruhandiekin batera, txistulariek lagunduta.

San Nikolas Egunaren bezperan hasi dituzte, ohi bezala, jaiak oriotarrek. Arratsaldean herriko kaleetan zehar kalejira egin dute Pello eta Nikolasa erraldoiekin eta buruhandiekin, txistulariek lagunduta. Kultur Etxera gerturatu dira ondoren: euskaltegiko Mintzalagun taldea izan da aurten txupina botatzeaz arduratu dena. Hamar urte bete ditu aurten, eta "merezitako omenaldia" eskaini nahi izan diete. Harribil dantza taldeak, Danbolin musika eskolak eta Salatxo abesbatzak ere parte hartu dute festen hasierako ekitaldian. 

Kalejiran ikastola aurreko plazara joan, eta bertan jarraituko dute oriotarrek jaiak ospatzen, Alaiki erromeria taldearen eskutik.

EGITARAUA egunez egun.

Erlazionatuak

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!