Irudietan: Gazteek hartu dute festaren lekukoa

Karkara 2019ko abe. 7a, 19:46

Patata tortilla lehiaketak kuadrilla ugarik parte hartu dute.

Sanikolas bigarrenean, gaztetxoak izan dira protagonista, arratsalde partean. Patata tortilla lehiaketan esaterako, giro ederra izan da, eta herriko gazteek sukaldaritzarako dohainak dituztela, eta taldean lana bikain egiten dutela erakutsi dute.

Gaztetxoek ez ezik,  guraso askok ere gozatu ederra hartu dute Burrunba elektrotxarangaren doinuekin, garai zaharrak gogoratuz.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!