Irudietan: Euria egin badu ere, kalera atera dira oriotarrak sanikolasetako azken egunean

Karkara 2019ko abe. 8a, 17:21

Gaur iluntzean amaituko dira San Nikolas Jaiak Orion. Festetako lehen egunetan eguzkia atera bazen ere, gaur, euria hasi du goizean, eta eguraldi kaskarra izan da egun osoan zehar. Dena dela, oriotarrek ez dute hutsik egin, eta behar den bezala, jai giroan amaituko dituzte San Nikolas Jaiak.

Goiz partean jendetza bildu da festa eremuan Zingira Eskolako kideek prestatu dituzten jolas eta tailerretan parte hartzeko. Txoko desberdinak antolatu dituzte, eta normalean egiten ez dituzten esku-lanak egiteko aukera izan dute etxeko txikiek. Besteak beste, egurrezko objektuak egin dituzte egur tailerrean, eta sukaldaritza txokoan pizza txikiak egiteko aukera ere izan dute. Hala, gustura ibili dira haurrak eta helduek erremintak eskuan hartuta.

Zingirako kideen esanetan, "familian une atsegina pasatzeko jarduerak antolatu ditugu. Gainera, haurrek esperimentatzea ere nahi genuen, beti ere helduen laguntzarekin". 

Herri bazkaria
Eguerdian Orio Arraunketa Elkarteak irabazitako banderak bedeinkatu dituzte elizan, eta ondoren herri bazkaria egin dute Arraunetxen. Jendetza bildu da hitzorduan.
(Arrauntetxeko argazkiak: Joxemari Olasagasti)

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!