Errei bat itxita dago N-634 errepideko 15. kilometroan, Orio eta Zarautz artean

Karkara 2019ko abe. 11a, 17:43

Kamioi batek matxura izan du N-634 errepideko 15. kilometroan, Orio eta Zarautz artean, eta errai bat oztopatzen ari da.

Arratsaldean Orio eta Zarautz arteko ibilbidea osatu behar duten ibilgailuek kontu handiz ibili behar dute. Izan ere, kamioi batek matxura izan du N-634 errepideko 15. kilometroan, eta errai bat oztopatzen ari da. Hori dela-eta, txandakako zirkulazioa  ezarri du Ertzaintzak errepide zati horretan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!