Hainbat kale itxita ditu Ertzaintzak, ustez pertsona bat arma batekin dagoelako bere etxean

Karkara 2019ko abe. 14a, 13:38

Eguerdi partean hasi da Ertzaintza Orioko hainbat kale ixten, antza, arazo psikologikoak dituen pertsona bat dagoelako bere etxean sartuta, arma batekin. Hala azaldu dio KARKARAri Ertzaintzak.

Kalean hainbat esames dabiltza uneotan, Ertzaintzak herriko hiru kale itxi dituelako: Balearen, Eusko Gudari eta Arrantzale, zehazki esateko.

Ertzaintzak KARKARAri azaldu dionez, arazo psikologikoak dituen pertsona bat bere etxean sartu da (Baleare kalean), eta arriskutsua izan daiteke. Izan ere, suzko arma bat eduki dezake. Bakarrik omen dago pertsona hori, eta Ertzaintzaren negoziatzailea berarekin omen dago, etxetik ateratzea lortu nahian.

Bitartean, herritarrei eskatu diete ez ateratzeko ez kalera, ez leihoetara, itxitako kale horietan.

Zerbait gehiago jakin ahala berrituko dugu informazioa.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!