Herribil Gabonetako emanaldiaren 15.edizioa izango da bihar

Karkara 2019ko abe. 19a, 10:16

Bihar gauean Harribil Dantza Taldeak antolatutako Herribil ekitaldia eskainiko dute Karela Kiroldegian, 22:00etatik aurrera.

Harribil Dantza Taldeak Herribil Gabonetako emanaldia prestatu du aurten ere. Musika, euskal dantza eta umorea biltzen dituen jaialdiaren 15. edizioa izango da gaurkoa. Bihar eskainiko dute emanaldia gaueko 22:00etan hasiko da, Orioko Karela Kiroldegian.

Aurtengoan ere. gonbidatu bereziak taularatuko direla jakinarazi dute antolatzaileek, hala nola, Salatxo abesbatza, Danbolin Musika Eskola eta Talai Mendi Dantza Taldea.
Gainera, 2017an Orio Arraunketa Elkarteko Kontxako Bandera irabazi zuen gizonezkoen traineruari omenaldia egin zitzaion moduan, gaurkoan emakumeen taldea izango dira aitortza jasoko duena.

Emanaldiaren aurkezle lanak egiten  lehenik ere horretan jardunak diren bi herritar gazte arituko dira. Aitor Larraza eta Jon Garate. Beraz, dantza eta kantuarekin batera ez dira umorea eta giro ona faltako gaurkoan. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!