Bisitan izan dira Mari Domingi eta Olentzero

Karkara 2019ko abe. 25a, 09:00

Atzo Mari Domingi eta Olentzero izan ziren bisitan herrian. Etorrera aurretik, txokolate jana izan zen Arkupekoen eskutik. Ttuntturroek ere kaleak girotu zituzten eta sorginak, aldiz, haurren eskutitzak jasotzen aritu ziren Pietatearen biran, zimitorio azpain. Mari Domingi eta Olentzero bertara inguratu aurretik, Mari eta sorginak, herritarrak agurtzen ibili ziren. Basanderea, Basajauna eta artzainak ere menditik jaitsi ziren egun berezi hau oriotarrekin partekatzeko eta denek batera herriko kaleetan desfilea egin zuten abereekin batera.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!