2423 zenbakiak irabazi du ikastolako Elkartasun Tonbolako saskia

Karkara 2019ko abe. 26a, 09:37

Ikastolako DBH4ko ikasleak gustura daude tonbolan lortutako diruarekin. Zati bat ikasturte amaierako bidaia ordaintzeko erabiliko dute, eta bestea Ruandara bidaltzeko.

Orioko Herri Ikastolako DBH4ko gaztetxoek Elkartasun Tonbola egin zuten pasa den asteartean, hilak 24an. Tonbolan ateratako diruaren zati bat kurtso amaieran egingo duten bidaian erabiliko dute. Eta, beste zatia, Ruandara bidaliko dute. Antolatzaileak gustura geratu ziren lortutako emaitzekin eta herritarrak eskertu nahi izan dituzte. 

Bestalde, tonbolarekin batera, otar baten zozketan parte hartzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek. Egunean bertan jakinarazi zuten irabazlearen zenbakia: 2423 zenbakidun txartelaren jabea da da saskia lortu duena.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!