Zabalik da haurreskolan izena emateko epea

Urtarrilaren 13ra bitarte egongo da zabalik izen-ematea, 09:30etik 11:00etara, eta 13:30etik 15:00etara.

Gaur zabaldu dute haurreskolan matrikulatzeko epea, eta irekita egongo da urtarrilaren 13ra arte. Goizez, 09:30etik 11:00etara egin ahalko da izen-ematea, eta arratsaldez, 13:30etik 15:00etara.

Matrikulatzeko, haurrak dagoeneko jaiota egon behar du, eta orain izen-ematea egiten duten haurrak martxotik aurrera hasiko dira haurreskolan.

Horrez gain, urtarrilaren 7an, asteartea, ate irekien jardunaldia egingo dute Maria Maestra haurreskolan, instalazioak barrutik ezagutu nahi dituztenek aukera izan dezaten bisitatzeko, hezitzaileekin hitz egiteko eta, oro har, informazioa jasotzeko. Arratsaldez izango da bisita-ordua, 17:00etatik 18:00etara.

Plaza hutsak

Momentu honetan, baditu plaza libreak haurreskolak, 0-1 urte bitarteko haurrentzat, zein 1-2 urte bitartekoentzat.

Informazio gehiago

Matrikula egiteko edota zalantzak argitzeko, haurreskolara jo behar dute interesa dutenek. Telefonoz ere egin daiteke kontsulta, zenbaki honetara deituta: 943 890 625.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!