Bideoa: Orioko udalbatzaren abenduko ohiko batzarra

Karkara 2019ko abe. 27a, 11:00

Atzo iluntzean, ohiko udalbatzarra egin zuten Orion. Hainbat gai jorratu zituzten urteko azken bilkuran. Udalbatzar osoa ikusgai da bideoan. 

Gai hauek erabaki ziren atzoko udalbatzarraren ohiko bilkuran:

1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren 2019ko azaroaren 28ko ohiko bilkurako aktaren zirriborroa.

Aldeko  12 botorekin, aho batez eta gehiengo absolutuarekin, onartuta geratu zen.

2.- Atxikitzea, egoki bada, administrazio elektronikoko oinarrizko irtenbideak elkarri emateko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak Estatuko Administrazio Orokorrarekin 2017ko martxoaren 24an eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin 2018ko abenduaren 5ean sinatu dituen lankidetza-hitzarmenei.

Aldeko botoak 12 izan ziren. Beraz, aho batez eta gehiengo absolutuarekin, onartua geratu zen.

3.- Onartzea, egoki bada, zerbitzu hauen kontzesioa luzatzea: Karela kiroldegiaren kudeaketa integrala, Arraunetxeren kudeaketa eta beste antzeko zerbitzu batzuen kudeaketa.

Aldeko 5 botorekin, gehiengo sinplea eta, 7 abstentziorekin onartuta geratu zen.

4.- Onartzea, egoki bada, EH BILDU talde politikoak aurkeztutako ebazpen-proposamena, lan-pentsio-bizitza duinaren aldeko 2020ko urtarrilaren 30eko greba orokorra babesteko.

Aldeko zazpi boto, kontrako bat eta lau abstentziorekin, onartuta geratu zen.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!