Aiako eta Orioko mendi lasterketetan izena emateko epeak zabaldu dituzte

Karkara 2020ko urt. 3a, 09:45

Aiako mendi lasterketa martxoaren 1ean izango da, eta Oriokoa martxoaren 29an.

Urtea hastearekin batera, korrika denboraldian buru belarri sartuko dira herritarrak. Aiako eta Orioko mendi lasterketak gorriz markatuta dituzte inguruko korrikalariek, eta dagoeneko bi probetan izena emateko epeak zabaldu dituzte.

Aiako mendi lasterketa martxoaren 1ean izango da, eta Pagoeta Parke Naturalean barrena 15 kilometroko lasterketa osatu beharko dute parte hartzaileek. Izena ematea zabalik dago Kirolprobak atarian.

Bestalde, Orioko Mendi Lasterketa 2020 martxoaren 29rako antolatu du Orioko Herri Ikastolak. Aurten ere bi ibilbide izango ditu. Bata motza, 11 kilometro luze eta 500 metroko desnibela izango dituena, eta bigarrena luzea, 22 kilometro eta 1.100 metroko desnibelekoa. Bertan parte hartzeko izena ematea ere zabalik dago.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!