Haurren eskutitzak jasotzen dabil Bizarzuri, Orioko kaleetan barrena

Karkara 2020ko urt. 5a, 11:42

Danbor hotsez eta "Erregeen karterua" leloaz lagunduta, goizeko 11:00ak aldera iritsi da Bizarzuri Oriora, Anibarko Portura. Bertako haurren eskutitzak jaso eta herrira gerturatu da. Herriko txikienak ilara luzeak ari dira egiten gutunak Errege Magoen karteroari emateko. Bizarzuri, gutunaren ordainetan goxokiak ari da banatzen haurrei. 

Bizarzuriren bisita eta gero, Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoen txanda izango da. Arratsaldeko 18:00etan iritsiko dira Oriora eta herrian barrena ibilbidea egin ondoren, geldialdia egingo dute 18:30ean zimitorio azpiko arkupean eta handik kiroldegira joko dute, urtero bezala.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!