Iritzia: Plazera gure gorputz jabetzarako bide

Karkara 2020ko urt. 7a, 16:20

Eider Goiburu psikologo eta sexu hezkuntzako hezitzaileak iritzi artikulua idatzi du Berria egunkarirako. Horrela dio: "Emakume gisa sozializatuak izan garenok gure gorputzari buruz mezu argi bat jaso dugu: geure gorputza besteentzat da, gizonentzat. Testuinguru honetan, emakumeon balio handienetarikoa sexu objektu izatea da, ez, aldiz, desio subjektua".

Gaur egun sexualitatea oso era askean bizi dugula dio kalean dabilen diskurtso sozialak. Horren arabera gaur egungo gazteek beste heziketa bat izan dute, debekuan oinarritu ez dena. Askoz ere informazioa gehiago izan dute, eta sozialki ere onarpen gehiago dago desio ezberdinen adierazpenen gainean. Aldiz, sexualitateen gainean hausnarketak egiten gabiltzanok ikusten dugu nola desio batzuen gainean hitz egin daitekeen baina beste desio batzuk debekatuta dauden, fantasia batzuk zilegi diren, eta beste batzuk, ordea, ez. Era berean, gorputz jakin batzuk desiragarritzat jotzen ditugu eta beste gorputz eredu batzuei ez diegu aitortza hau egiten. Beraz, sexualitatea agian orain dela 50 urte baino askeago bizi daiteke gaur egun Euskal Herrian, baina marko heteropatriarkalaren barruan betiere. Hori da sozialki onartuta eta bistaratuta dagoen sexualitate eredu hegemonikoa eta horren barruan izan dezakegu askatasun gehiago.

Eredu horretan emakume gisa sozializatuak izan garenok gure gorputzari buruz mezu argi bat jaso dugu: geure gorputza besteentzat da, gizonentzat. Testuinguru honetan, emakumeon balio handienetarikoa sexu objektu izatea da, ez, aldiz, desio subjektua. Desio subjektu izateak gure gorputzaren jabe izatea esan nahi du. Gure gorputza ezagutuz haren gaineko erabakiak hartzea, nahi dugun moduan esperimentatzea, gorputza plazer iturri moduan ulertzea, gure desio, erritmo, nahiak ulertu eta aldarrikatzeko gaitasuna eta eskubidea izatea azken batean.

Jarraitu irakurtzen Berria egunkarian

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!