Xua gurasoekin batera etxera itzultzeko eskatuko dute Gipuzkoako Batzar Nagusiek

Karkara 2020ko urt. 8a, 14:46

Xua Gurasoekin Etxera plataformak eta Sarek aurkeztu duten mozioa onartu dute Gipuzkoako Batzar Nagusiek, eta haurra bere gurasoekin etxera itzuli dadila eskatuko diote Espainiako Barne Ministerioari, Espetxe Zuzendaritzari eta Zaintzako Epaileari

Abenduaren 16an, Xua Gurasoekin Etxera plataformak eta Sarek mozioa aurkeztu zuten Gipuzkoako Batzar Nagusietako Giza Eskubideen Batzordean. Gaur eztabaidatu eta bozkatu da gaia osoko batzarrean, eta EAJ, Elkarrekin Gipuzkoa, PSE eta EH Bilduren babesarekin aurrera atera da mozioa. Hala, Gipuzkoako Batzar Nagusiek Xua bere gurasoekin etxera itzultzeko eskatuko diote Espainiako Barne Ministerioari, Espetxe Zuzendaritzari eta zaintzako epaileari.

Xuak urtarrilaren 19an beteko ditu hiru urte, eta eta legearen arabera, ezingo du amarekin Picassenteko espetxean (Valentzia, Herrialde Katalanak) bizitzen jarraitu. Patxi Uranga eta Olatz Lasagabaster gurasoek, beteta dituzte ezarri zitzaizkien kartzela zigorren hiru laurdenak, eta beraz, lege arrunta aplikatuz gero kalean behar luketela uste dute Xua Gurasoekin Etxera plataformak eta Sarek. Horregatik, urtarrilaren 19an familia elkarrekin Usurbilera itzuli dadila eskatzen duen mozioa aurkeztu zuten Gipuzkoako Batzar Nagusietan.

Erlazionatuak

Haurren eskubideak eta ongizatea erdigunean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2019 abe 22 Aia Orio

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!