Abisu horia ezarri dute kostaldean olatu handiengatik

Karkara 2020ko urt. 8a, 18:10

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du biharko eta etzirako kostaldeko herrietan. Nabigaziorako arriskuagatik zein olatuek kostaldean eragin ditzaketen kalteengatik ohartarazi dute. Bihar 21:00etatik aurrera 3,5 eta 4 metroko olatuak espero dira. Etzi, lehen ordutik 18:00ak arte mantenduko dute abisua. Testuinguru horretan 4 eta 4,5 metro arteko olatuak espero dira goizean. 03:00etatik aurrera 4,32 metroko olatuak izatea aurreikusten du Jaurlaritzak. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!