Aulki mugikorreko Distantzia Luzeko Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute hilaren 19an

Karkara 2020ko urt. 9a, 09:04

Txapelketak bi ibilbide izango ditu. Infantil eta kadete mailako arraunlariek 4.000 metroko estropada jokatuko dute, eta jubenil eta absolutu mailakoek 6.000 metrokoa.

Urtarrilaren 19an, igandearekin, Oria ibaiko 2020ko lehen arraun txapelketa jokatuko da. Distantzia Luzeko Gipuzkoako Txapelketa izango da, eta bertan infantil, kadete, jubenil eta absolutu mailako ontziek parte hartuko dute.

Adin tarte bakoitzak bere mailara egokitutako ibilbidea osatu beharko du. Hau da, infantil eta kadete mailako arraunlariek 4.000 metroko estropada jokatuko dute, Sarikolatik Oriora bitartekoa. Jubenil eta absolutu mailakoek berriz, 6.000 metroko ibilbidea izango dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!