Zaharren Babeslekuak urteko batzar nagusia egingo du hilaren 29an

Karkara 2020ko urt. 12a, 11:00

Besteak beste, 2019 urteko ekitaldi ekonomikoa itxiko dute, eta urteko balantzea egingo dute. Horrez gain, zuzendaritza batzordeko kideak ere berrituko dira batzarrean.

Urtarrilaren 29rako, asteazkenarekin, urteko batzar nagusia deitu du Zaharren Babeslekuak. Kultur Etxeko areto nagusian egingo dute, eta lehen deialdia 16:15ean izango da, eta bigarrena 17:00etan. Ohiturari jarraituz, Orioko alkateak, Anuska Esnalek, ere parte hartuko du batzarrean.

Hurrengoa da bilerako gai ordena:
1.- Presidentearen agurra.
2.- 2019ko urtarrilaren 16an egindako azken Batzar Nagusiaren akta irakurtzea, eta egokia bada, onartzea.
3.- Alkatearen hitzak.
4.- Ekitaldi ekonomikoaren itxiera, eta 2019 urteko balantzea.
5.- 2019ko jardueren memoria aurkeztea.
6.- Zuzendaritza batzerdeko kideak berritzea.
7.- Eskariak eta galderak.

Bestalde, gaur egungo zuzendaritzak jakinarazi du 2020ko kuotaren ordainketa batzorde berriak erabakiko duela.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!