Dardozaleen topaketa egingo dute igandean, Orioko Balea jatetxean

Karkara 2020ko urt. 11a, 10:00

Egun osoko topaketa izango da, eta bi txapelketa jokatuko dituzte horren barruan: goizean bakarkako txapelketa, eta arratsaldean bikote itsuen arteko dardo txapelketa.

Lurraldeko dardozaleak Orion bilduko dira igandean, Connection Dartsek Balea jatetxean antolatutako topaketan. Egun osoko jardunaldia izango da, eta horren barruan bi txapelketa antolatu dituzte: goizean bakarkako txapelketa jokatuko dute, eta arratsaldean bikote itsuen arteko dardo txapelketa. Horrez gain, dardozaleen bazkaria ere egingo dute, jokalariek elkar ezagutu eta harremanak estutzeko.

Hurrengoa da igandeko egitaraua:

-09:30ean, bakarkako txapelketako izen-ematea irekiko dute.
-10:00etan, bakarkako dardo txapelketa hasiko da.
-14:00etan, dardozaleen bazkaria egingo dute.
-17:00etan, bikote itsuen txapelketako izen-ematea irekiko dute.
-17:30ean, bikote itsuen txapelketa*.

*Bikote itsuen txapelketan parte hartzen duten jokalariek zozketa batean parte hartzeko zenbakia lortu dute. Hala, martxoaren 13tik 15era Portugalen jokatuko den Casino Nazioarteko Dardo Liga jokatzeko bi lagunentzat txartela eta bidaia eskuratuko ditu saridunak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!