Oñatiarren aurka ezin izan dute oriotarrek

Karkara 2020ko urt. 11a, 12:39

Orio Eragin eskubaloi elkarteko taldeek hainbat partida dituzte asteburu honetan.  Neolith Orio taldea, esaterako, goizean lehiatu da Oñatiko taldearen aurka, bigarren urteko infantiletan, eta partidako zenbait irudi ikus daitezke hemen.

Asteburu honetan ere hainbat partida dituzte Orio Eragin eskubaloi taldekoek, gehienak etxean bertan. Goizean bi talde lehiatu dira Karelan, eta Neolith Oriok, esaterako, 14-22 galdu du Oñatiko Aloña Mendi A taldearen aurka.

Datozen orduetan, berriz, ondorengo partidak jokatuko dituzte oriotarrek:

Kadete maila
Sinergia Orio taldeak Usurbilen aurka du partida, gaur 15:30ean, Karela kiroldegian.

Jubenil maila
Lua Orio taldeak Ordizia Irurena taldearen aurka du partida, gaur 17:30etik aurrera, Karela kiroldegian.

Infantil maila
Lehen urteko Gelato Orio taldeak Zumaian izango du partida, igandean, 11:15ean hasita.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!