Jubenil neskek garaipena ekarri dute batel ligako lehen jardunalditik

Karkara 2020ko urt. 12a, 14:25

Hamar ontzi ureratu zituen atzo Oriok  Martutenen 2020ko Gipuzkoako Batel Ligaren hasieran, eta emaitza txukunak lortu zituzten taldeek.

Abiatu da 2020ko Gipuzkoako Batel Liga, eta oriotarrek erakutsi dute sasoian hasi dutela denboraldia. Jubenil neskek garaipena lortu zuten atzo Donostian, Martutenen egindako estropadan, Tolosaldeari ozta-ozta irabazita.

Gainerako taldeak ere aurrealdean ibili dira nor bere kategorian.  Absolutuetan senior gizonezkoak bigarren tokian sailkatu ziren; haur nesken A ontzia hirugarrenean (B ontzia azken postuan); infantil mutilen A taldea laugarrenean (B ontzia azken postuan); kadete mutilen A ontzia laugarrenean (B ontzia zazpigarren); jubenil mutilak bosgarren izan ziren; eta promesa neskak ere bosgarren izan ziren.

Ikusi hemen sailkapen eta denbora guztiak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!