Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunerako sarrerak salgai daude

Karkara 2020ko urt. 13a, 11:15

Orioko Herri Ikastolak antolatuta, 'Bizi Dantza' ikuskizuna urtarrilaren 24an izango da, 17:30ean hasita, Orioko Karela kiroldegian.

Hilaren 24an, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Bizi Dantza ikuskizuna eskainiko dute Orioko Karela kiroldegian, Orioko Herri Ikastolak antolatuta. Zuzeneko saioaz gozatu nahi dutenek Ikastolako idazkaritzan edo Kutixi tabernan eros ditzakete sarrerak. Horrez gain, nahi izanez gero internet bidez erosteko aukera ere jarri dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!