Hazilan programaren 9. edizioa abiatuko da urtarrilaren 27an

Karkara 2020ko urt. 15a, 18:14

Urtarrilaren 24ean amaituko da izen-emate epea. Partaideek enpresetan praktikak egiteko aukera izango dute.

Urola Kostako Udal Elkarteak Hazilan programa antolatu du bederatzigarren aldiz. Egitasmoa eskualdeko enpresa, eta langabe edota lana hobetu nahi dutenei bideratuta dago. Zehatzago esateko, goi mailako ikasketak dituzten 20-44 urte bitarteko eskualdeko gazteei. Izena emateko epea urtarrilaren 24an amaituko da.

Azken bi aldietan bezala, edizio honetan ere prestakuntza eskaintza indartzeko apustua egin du udal elkarteak. Eta, gainera, parte hartzaileek enpresetan praktikaldia egitekoa aukera izango dute. 

Programak hiru atal nagusi izango ditu. Lehendabizi, zeharkako konpetentziak landuko dira bizipen- prestakuntza pertsonalizatua eta integrala eskainiz. Ondoren, praktikaldiari ekin aurretik, parte hartzaileek bogan den eta lan munduan murgiltzeko ezinbestekoa bihurtu den esparru bati buruzko 24 orduko prestakuntza teknikoa jasoko dute. Hain zuzen ere, teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak baliatuz, sarean norberaren marketina behar bezala egiteko gakoak ezagutuko dituzte.

Amaitzeko, beti ere norberaren lanbide profilaren arabera, eskualdeko enpresaren batean 200 orduko praktikaldia egiteko aukera izango dute.

Argibideak eta izen-ematea:
Izena emateko orria eskura dago Udal Elkartearen egoitza elektronikoan. Tramitazio elektronikoa egin ezin dutenek, egoitza elektronikoan dokumentua deskargatu, bete eta Udal Elkarteko egoitzara bertaratu beharko dute. Informazio gehiago hemen eskura daiteke, edo telefonoz 943-89 08 08 zenbakira deituta, nahiz hazilan@urolakosta.eus helbidera idatzita. Vanessa Garcia da teknikari arduraduna.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!