Orioko Greba Batzordeak bilera irekia egingo du astelehenean

Karkara 2020ko urt. 16a, 09:20

Herriko eragileak eta herritarrak bileran parte hartzera deitu ditu Orioko Greba Batzordeak.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta sindikatuek greba orokorra deitu dute urtarrilaren 30erako. Gaia gizarteratzeko eta mobilizazioak antolatzeko greba batzordeak sortu dira, eta astelehenean egin zuten lehen batzarra Orion. Bertan herriko eragileek eta norbanakoek parte parte hartu zuten, eta astelehenerako bigarren bilera irekia deitu dute. 18:30an izango da, Salatxo aretoan, eta gaiarekiko interesa duten herritarrak hitzordura gonbidatu dituzte.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!