Antxoaren aurtengo kosterak akordio berria izango du

Karkara 2020ko urt. 16a, 10:00

Akordio berrian sare pelagikoen erabiltzaileek sei aste lehenago hastea eskatu dute, eta trukean, tradizionalek, kuota txikiagoa emango diete Lapurdi eta Frantziako arrantzaleei.

Asteartean elkartu ziren Getarian teknika tradizionala erabiltzen duten arrantzaleak (Gipuzkoa, Bizkaia, Asturias, Galizia eta Kantabriakoak) eta sare pelagikoak erabiltzen dituztenak (Lapurdi eta Frantziako arrantzaleak) Kantauri isurialdeko antxoa eta sardina arrantza akordioa adosteko helburuarekin.

Bilkuran, antxoaren arrantzaldiaren inguruko baldintza berriak zehaztu zituzten. Sare pelagikoen erabiltzaileek, lehenago hastea eskatu dute, izan ere teknika tradizionalen erabiltzaileek baino hilabete beranduago hasten zuten kostera, 2010ean Bilbon sinatutako itunean hitzartutakoari jarraiki.  Trukean, teknika tradizionalak ibiltzen dituzten arrantzaleek, kuota txikiagoa emango diete, orain arte 1,7 milioi kiloko kuota ematen zietela kontuan hartuta.

Horrela, Lapurdiko eta Frantziako arrantzaleek sei aste lehenago irteteko aukera eskatu zuten. Hala eta guztiz ere, erdi bideko akordio bat espero dute arrantzaleek. Eta, helburuak lehengo berbera izaten jarraituko du, espazio eta denbora berdinean elkar ez topatzea. Gauzak ondo bidean, urtarrileko epea amaitu aurretik itxiko dute akordioa.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!