'Haurren autonomiaren garapena' hitzaldia izango da gaur, Orioko Ikastolak antolatuta

Karkara 2020ko urt. 16a, 11:05

Alvaro Beñaran pedagogo eta psikomotrizistak emango du hitzaldia, gaur 17:00etan hasita, Orioko Herri Ikastolako areto nagusian.

Gaur arratsaldean, haurren autonomiaren garapena izango dute hizpide herrian, Orioko Herri Ikastolak antolatuta. Alvaro Beñaran pedagogo eta psikomotrizistak emango du hitzaldia, 17:00etan hasita, Orioko Herri Ikastolako areto nagusian. Gaiarekiko interesa duten herritarrak saiora gonbidatu dituzte Ikastolako kideek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!