Azken agurra eman diote herritarrek Patxi Oliden 'Danbolin'-i

Karkara 2020ko urt. 17a, 09:12

Asteazken goizaldean hil zen, 96 urterekin. Atzo izan zen hileta elizkizuna, parrokian, eta herritarrak azken agurra ematera gerturatu ziren.

Asteazken goizaldean hil zen, 96 urterekin Patxi Oliden 'Danbolin'. Lan oparoa egindakoa zen arlo askotan, eta bere heriotzaren berri izan orduko erreakzioak iristen hasi ziren KARKARAra. Atzo izan zen hileta elizkizuna, parrokian, eta herritarrak azken agurra ematera gerturatu ziren.

Elizkizunaren amaiera aldera Danbolin Musika Eskolako kideek Imanol Urkizurekin batera kantu bat eskaini zioten. Organo, klarinete, biolin eta gitarra hotsekin, "musika arloan Oriori egin zion ekarpen handia" eskertzeko. Ondoren, amaitu eta kanpora ateratzerakoan, Musika Eskolako 15 bat kidek Agurra eta Orioko Martxa jo zituzten Patxi Oliden 'Danbolinen' omenez, eta Ander Errastik dantza eskaini zion.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!