Orioko emakumezkoen traineruak bandera irabazi du Portugaleten

Karkara 2020ko urt. 19a, 16:31

Iaz lortutako garaipena berrestea lortu du Orio Arraunketa Elkarteko emakumezkoen traineruak Portugaleten jokatutako estropadan.

Portugaleteko VIII. Traineru Jaitsiera jokatu da gaur, igandea, San Nikolas Arraun Taldeak antolatuta. Erlojuaren aurkako proba izan da, eta taldeak minutuero irten dira irteera puntutik. Guztira, 38 izan dira, nor baino nor, Galindo errekako bokalean arraunean aritu diren ontziak. Gizonezko seniorrek eta jubenilek 5.500 metroko ibilbidea osatu dute, emakumezkoek eta beteranoek 4.000 metrokoa. 

Oriotarren emakumezkoen traineruak bandera irabaztea lortu du, bigarren izan den Donostiarra traineruari 13 segundoko aldea aterata. Hala, iaz lortutako garaipena berretsi dute gaur Orio Arraunketa Elkartekoek. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!