Zozketa: 'Artantxuriketan' ikuskizunerako lau sarrera

Karkara 2020ko urt. 21a, 11:30

Datorren ostiralean izango da 'Artantxuriketan' antzezlana, Orioko Kultur Etxean. Arto-zuriketaren inguruko lana da, eta abestiak zein kontakizunak biltzen ditu. Lau sarrera zozkatuko ditu KARKARAk.

Maria Jesus Zugarramurdik eta haren hiru alabek osatutako ikuskizuna da Artantxuriketan. Arto-zuriketaren inguruko antzezlana da, baserriko sukalde batean girotua, eta kantuak zein kontakizunak jasotzen dituena. Hurrengo ostiralean, urtarrilak 25, Orioko Kultur Etxean eskainiko dute emanaldia, 22:00etan hasita.

Aldez aurretik erosi behar dira sarrerak, eta 2 euroan eskuragarri daude dagoeneko. Dena den, laguntzaileen artean lau sarrera zozkatuko ditu KARKARAk. Gaurtik ostegunera bitartean eman dezakete izena zozketan parte hartu nahi dutenek, e-mail bidez (karkara@karkara.eus), whatsappez (688 859 682), edo telefono zenbaki horretara deituz.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!