Euskararen erabileraren inguruan arituko dira gaur Orioko gazteak

Karkara 2020ko urt. 23a, 12:30

Orioko Euskaraldiaren eskutik, hitzordua dute gaur herriko gazteek. 19:00etan elkartuko dira, euskararen erabilera eta hizkuntza ohiturak hizpide.

Gaur, hilak 23, bilera egingo dute Orioko gazteek, Euskaraldiak deituta. Eta gazteok zer? izenpean, euskararen erabileraren inguruan arituko dira bertaratzen direnak, baita hizkuntza ohituren eta haien eraldaketaren inguruan ere. 19:00etan jarri dute hitzordua, Gure Etxea elkartean. "Euskarari beste bultzada txiki bat ematera" dei egin diete Euskaraldiko kideek herriko gazteei.

Antolatzaileek azaldu dutenez, edatekoa ere izango da bertan.

Iazko azaroan aurkeztu zuten Euskaraldiaren bigarren edizioa Orioko Kultur Etxean. Ekitaldian Egoitz Dorronsoro Aiako eta Orioko dinamizatzaileak azaldu zuenez, oraingoan herriko talde eta elkarteak izango dira protagonista nagusiak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!