Alos Quartet laukoteak kontzertua eskainiko du Orion, otsailaren 7an

Karkara 2020ko urt. 24a, 11:30

Biolin, biola, txelo eta nyckelharpa doinuak uztartzen ditu Alos Quartet taldeak. Aldez aurretik erosi beharko dira emanaldirako sarrerak, 5 euroan.

Otsailaren 7an, ostirala, Alos Quartet musika taldearen kontzertua izango da Orioko Kultur Etxean. 22:00etatik aurrera arituko da Xabier Zeberiok, Francisco Herrerok, Lorea Nuñezek eta Ivan Carmonak osatutako laukotea. 1999. urtean ekin zioten ibilbide musikalari, eta biolin, biola, txelo eta nyckelharpa doinuak uztartzen dituzte.

Orioko emanaldian, Lau izeneko lanak jasotzen dituen abestiak joko dituzte batez ere. Kantu ezagunen bertsioak jasotzen ditu diskoak, baita Zeberiok berak sortutako doinu berriak ere.

Kontzertura bertaratzeko asmoa dutenek aldez aurretik erosi beharko dute sarrera, 5 euroan salgai egongo dena. 100 sarrera baino ez dituzte eskuragarri jarriko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!