Irudietan: Orioko senior mailako gizonezkoen zortzikoak urrezko domina irabazi du Euskadiko txapelketan

Karkara 2020ko urt. 25a, 18:10

Gaur arratsaldean, arraunketa olinpikoan Distantzia Luzeko Euskadiko Txapelketa jokatu da Orion. Giro ederra sortu da arraun elkartearen inguruan eta ibai bazterrean, asko izan baitira estropadaz gozatzera Oriora hurbildu diren arraunzaleak.

Argazkiak: Karkara eta Orio Arraunketa Elkartea

Gaur arratsaldean aulki mugikorreko 106 ontzi bildu dira Orion, Distantzia Luzeko Euskadiko Txapelketa jokatzeko, horietatik 17 oriotarrak. Orio Arraunketa Elkarteak bederatzi domina eskuratu ditu txapelketan: hiru urre, lau zilar eta bi brontze. Hala nola, urrezko domina irabazi dute senior mailako gizonezkoen zortzikoak, jubenil mailako nesken laukoak eta kadete mailako nesken skiffak. Orio Arraunketa Elkarteko kideak gustura dira Euskadiko Txapelketan egindako lanarekin, eta arraunlariak zoriondu dituzte.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!