Irudietan: Jendetza bildu da grebaren aldeko arratsaldeko manifestazioan

Karkara 2020ko urt. 30a, 19:04

Ibai Ondoko plazatik abiatu da arratsaldeko lan, pentsio eta bizitza duinen aldeko manifestazioa. Goizean zenbait establezimenduk ateak zabaldu badituzte ere, arratsalderako ia herri osoa egon da itxita.

Jendetsua izan da greba orokorraren aldeko manifestazioa Orion. Ibai Ondotik aterata, ibilaldia egin dute herrian zehar, eta Kale Nagusiaren sarreran ekitalditxoa ere egin dute. Grebaren aldarreko aldarriak gogora ekarri dituzte berriro, txalapartaren soinuak lagunduta.

Argazkiak: Aiora Larrañaga Solaberrieta

Erlazionatuak

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!