Emaitza onak lortu dituzte Orioko ontziek batel ligako bigarren jardunaldian

Karkara 2020ko ots. 1a, 15:07

Gipuzkoako batel ligako bigarren jardunaldia jokatu da gaur Trintxerpen. Bertan izan dira Orioko ontziak, eta emaitza onak lortu dituzte. 

Emakumezkoetan, haurren kategorian, laugarren izan da A ontzia eta zortzigarren B batela. Emakumezkoetan baita ere, baina promesen mailan, A ontzia seigarren izan da. Jubeniletan, berriz, bigarren egin dute Orioko neskek.

Gizonezkoetan, infantil mailan, Orio A hirugarren izan da, eta Orio B zortzigarren. Kadetetan, A batela laugarren izan da, eta B ontzia zortzigarren. Jubeniletan bederatzigarren egin dute oriotarrek, eta bosgarren senior mailan.

Bihar jokatuko da hirugarren jardunaldia, goizeko 11:00etatik aurrera, Pasaiako badian berriro ere.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!