Zaharren Babeslekuak mus txapelketa antolatu du

Karkara 2020ko ots. 8a, 08:48

Txapelketan izena emateko epea otsailaren 6tik 21era izango da irekita.

Zaharren Babeslekuak  mus txapelketa antolatu du hilaren bukaerarako. Otsailaren 24an hasiko dute txapelketa, eta 16:00etan izango dira partidak. Lau erregetara jokatuko da, eta lau hamarrekotako lau jokotara. Zaharren Babeslekuko zuzendaritzak jakinarazi duenez, kanporaketa moduan jokatuko da txapelketa. Partidak zozketaz erabakiko dira, eta partida galtzen dutenak kaleratu egingo dira; irabazleek, berriz, jokatzen segitzeko aukera izango dute. 

Otsailaren 29an, larunbatarekin, hamaiketakoa izango da txapelketa jokatu duten guztientzat, 10:30ean hasita. Hitzorduan trofeoak eta sariak banatuko dituzte.

Txapelketa parte hartu nahi dutenek Zaharren Babeslekuko tabernako barran eman beharko dute izena, otsailaren 21a bitartean. Dena dela, txapelketa jokatu dadin gutxienez 16 bikotek izena eman beharko dutela zehaztu dute antolatzaileek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!