Asteburuko arraun hitzorduak

Karkara 2020ko ots. 7a, 14:06

Asteburuan Hondarribiko Traineru Jaitsieran parte hartuko du Orioko emakumezkoen traineruak.

Orio Arraunketa Elkartea neguko arraun denboraldian murgilduta dago, eta asteburu honetan ere zenbait hitzordu garrantzitsu izango dituzte elkarteko arraunlariek. Alde batetik, larunbatean 12:00etan hasita Hondarribiko Traineru Jaitsiera jokatuko da, eta Orioko emakumezkoen trainerua bertan izango da.  Bestetik, igandean, Gipuzkoako Batel Ligako beste jardunaldi bat jokatuko da Donostian, 10:00etatik aurrera. EstropadaK Ilunbeko eremuan izango dira, eta Orio Arraunketa Elkarteak 13 ontzi aterako ditu uretara.

Horrez gain, Orio Arraunketa Elkarteak jakinarazi du, otsailaren 22an ospatuko den Arraun Eguna antolatzen ari dela. Jardunaldiko hitzordu nagusia Oriaren Traineru Jaitsiera izango da, eta azaldu dute dagoeneko 60 ontzitik gora daudela izena emanda. Oraindik izena eman ez dutenak ere garaiz gabiltza, otsailaren 15ean itxiko baita estropadan inskribatzeko epea. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!