Bideoa: Udane Ostolazaren marka saiakera

Karkara 2020ko ots. 9a, 16:06

14 urteko gazteak aurreneko marka ofiziala lortu zuen atzo Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan. Bideo honetan jaso ditugu Ostolazaren lanak eta ondorengo adierazpenak, baita gainontzeko parte hartzaileen jardunak ere.

Udane Ostolaza harri-jasotzaile gazteak 75 kiloko kubikoa behin jasotzea zuen helburu atzo arratsaldean Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan. Hiru altxaldi eginda, gustura zen.

Hodei Iruretagoiena, Izeta IV.ak ere lortu zuen bere buruari jarritako erronka gainditzea. Kostata eta sufrituta, baina lortu zuen 100 kiloko harri zilindrikoa 100 biderrez jasotzea (18 minutu eta 42 segundoan), eta ondoren, 125 kiloko errektangularra 50 aldiz jasotzea. Ez zitzaion erraza egin aldaketa hori, proba amaitu ondoren aitortu zuenez. Sufrituta, baina lortu zuen helburua, bigarren harriarekin jasoaldiak 21 minutu eta 26 segundoan eginda.

Bi protagonisten aurretik, pentatloia jokatu zuten Arria V.ak eta Txapartegik, eta harri jasotzen aritu ziren Urra, Aimar Irigoien, Unax eta Jakes.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!