Irudietan: Orioko korrikalariek emaitza bikainak lortu dituzte Gimnastika Uliako lasterketan

Karkara 2020ko ots. 10a, 17:25

Martin Iriondok eta Xabat Elortzak garaipena lortu dute Gimnastika Ulia elkarteak antolatutako lasterketan.

Gimnastika Ulia elkarteak antolatuta, lasterketa jokatu zen igandean Donostian. Gaztetxoek eta senior mailako korrikalariek parte hartu zuten kirol hitzorduan, tartean Orioko Kamel Ziani Atletismo Taldeko kideek. Emaitza bikainak lortu zituzten oriotarrek; izan ere, infantil mailan Martin Iriondok irabazi zuen lasterketa, eta zortzigarren postuan sailkatu zen Nizar Ziani. Bestetik, Kadete mailan, Xabat Elortza izan zen garailea, eta senior mailako lasterketa motzean, Jokin Bellido eta Iñigo Exposito hirugarren eta laugarren postuan sailkatu ziren, hurrenez hurren.

Orioko Kamel Ziani Atletismo Taldeko arduradunak "gustura" dira taldekideek lortu dituzten emaitzekin.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!