Miriam Mendozaren ipuin-kontaketa saioa otsailaren 17an

Karkara 2020ko ots. 12a, 11:05

Kultur etxean egingo da 3 eta 6 urte arteko haurrei zuzendutako saioa.

Datorren astelehenean, otsailak 17, Miriam Mendoza ipuin kontalariak saioa emango du Orioko kultur etxean, 18:15ean hasita. Liburutegiak tarteka antolatzen dituen emanaldietako bat izango da datorren astekoa.

Mendoza ipuin kontalari ezaguna da Orioko haurrentzat; lehenago ere eman izan ditu saioan herrian. Asteleheneko ipuin-kontaketa kultur etxeko areto nagusian egingo da, eta 3 eta 6 urte arteko haurrei eta gurasoei zuzendua dago.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!