Oriotik igaroko da Euskal Herriko Itzuliko bosgarren etapa

Karkara 2020ko ots. 13a, 16:17

Gaur aurkeztu dute 2020ko Euskal Herriko Itzulia. Sei etapa izango ditu, eta horietako bosgarrenean igaroko da Oriotik.

Oriotik, Zarauztik, Getariatik eta Zumaiatik igaroko da aurten Itzulia txirrindularitza proba. Gaur aurkeztu dute, eta Eibarren hasi eta Bilbon amaituko da. Aurten, lehen aldiz, Arrateko malda entzutetsuarekin amaituko da probako lehenengo etapa, apirilaren 6an. Iazko ezaugarria izan zen erlojupeko probarekin hasi zutela txapelketa, eta aurten buelta eman diote formatuari: erlojupekoa azken etapa izango da, Bilbon, apirilaren 11n, asteartearekin.

Errenteriatik 13:00etan abiatuta, Sestaon amaituko da bosgarren etapa, eta bidean Oriotik igaroko da. Azken aurreko etapa izango denez, apirilaren 10ean, astelehenean izango da proba, eta 180 kilometroko luzera izango du. Txirrindulariek gainditu beharreko mendaterik altuena La Reineta (Bizkaia) izango da, 397 metroko altueraduna.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!