Kultura eta kirol jardueretarako diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu du Orioko Udalak

Karkara 2020ko ots. 14a, 10:20

Martxoaren 20an itxiko dute kultur eta kirol arloko diru laguntzak eskatzeko epea.

Udalak zabaldu du epea herriko kultur elkarteek eta kirol elkarteek urteko diru laguntzak eskatu ditzaten. Udaletik jakinarazi dute martxoaren 20a izango dela azken eguna, eskariak aurkezteko. Eskariak udaletxeko erregistroan aurkeztu beharko dira.

Kirol jardueretarako diru laguntzak
Aurtengo dirulaguntzen deialdia eta bete behar diren dokumentuen ereduak webgune honetan bertan daude, interesatuek kontsultatzeko eta deskargatzeko:

https://www.orio.eus/udala/dirulaguntzak/15750-kirol-taldeei-diru-laguntzak

Edozein zalantza izanez gero, Mikel Izkierdo kirol eta gazteriako teknikariarekin harremanetan jarri behar dute eragileek, kirola@orio.eus helbidera idatzita edo 679 417 764 telefono zenbakira deituta.

Kultura-jardueretarako diru laguntzak
Kultur arloko diru laguntzen deialdia eta bete behar diren dokumentuen ereduak webgune honetan bertan daude, interesatuek kontsultatzeko eta deskargatzeko:

https://www.orio.eus/udala/dirulaguntzak/15754-kultur-taldeentzako-dirulaguntzak-2019

Edozein zalantza izanez gero, Orioko Udaleko kultura teknikari Uhaina Atxotegirekin jarri behar dute herritarrek harremanetan, kultura@orio.eus helbidera idatzita, edo 679 417 763 telefono zenbakira deituta.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!