Patxi Uranga eta Olatz Lasagabaster Picassentik Aranjuezeko espetxera tokialdatu dituzte

Karkara 2020ko ots. 14a, 12:25

Aranjuezekoa da amen modulua duen eta Euskal Herritik gertuen dagoen kartzela. Etxerat elkarteak gaur goizean eman du bi presoen tokialdatzearen berri.

Patxi Uranga eta Olatz Lasagabaster euskal preso politikoak Aranjuezeko espetxean daude jada, Etxerat elkarteak sare sozialetan adierazi berri duenez.

Patxik eta Olatzek bigarren haurra espero dute, eta Aranjuezeko espetxea da amen modulua duen eta Euskal Herritik gertuen dagoen kartzela; aurreko espetxea baino 80 kilometro hurbilago dago, Euskal Herritik 500 kilometrotara.  Hori izan da lekualdatzearen arrazoia, Xua Gurasoekin Etxera plataformako kideek urtarrilean adierazi zutenez.

Urtarrilaren 20tik, bikotearen Xua alaba Usurbilen bizi da aitona-amonekin, eta plataformako kideek uste dute "inoiz baino arrazoi gehiagorekin, hiru laurdenak beteta dituztelako eta 2. graduan daudelako, baldintzapeko askatasunean etxera etorri beharko luketela Patxi Urangak eta Olatz Lasagabasterrek".

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!